Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta, otsailaren 28tik martxoaren 9ra bitartean, hainbat jarduera egin dituzte Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak biltzen dituen lau udalerrietan, hala nola Beizaman, Errezilen, Bidania-Goiatzen eta Albizturren.
Martxoaren 8an, Bidania-Goiazko frontoian elkarretaratzea egin zuten, eta ondoren, Albizturko ostatuan bildu ziren afaltzeko. Zapatuan, martxoaren 9an, berriz, bertso bazkaria egin zuten Beizamako Ostatuan, eta 26 emakume bildu ziren han. Kantuan Ane Labaka eta Nerea Elustondo bertsolariek jardun zuten.