23. Korrika

Korrikako petoak banatuko dituzte bihar Urola Erdian

Ane Olaizola 2024ko mar. 11a, 16:26

Herritarrek Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan izango dute petoak eskuratzeko aukera bihar arratsaldean.

23. Korrikaren atarian, AEK-k petoak banatuko ditu bihar, asteartea, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan.

Azkoitian, AEKren bulegoan —Kultur Etxeko laugarren solairuan— banatuko dituzte petoak, 19:00etatik 20:00etara artean. Azpeitian ere ordu horretan izango dute herritarrek petoak eskuratzeko aukera, Dinamoan. Zestoan, bestalde, 18:00etatik 19:30era artean salduko dituzte, AEKren bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide