Azpeitia-Oñati, Herriartekoaren final zortzirenetako itzulerako partida

GUKA Telebista 2021eko maiatzaren 22a

Hirutik hiru partida irabazita, Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren final laurdenetarako txartela eskura du Azpeitiak. Gaur arratsaldean jokatu dute final zortzirenetako itzulerako partida Oñatik eta Azpeitiak Izarraitz pilotalekuan, eta aise gailendu dira Azpeitiko pilotariak. Ilunpekoak abantailarekin atera dira frontoira, eta eroso aritu dira hasieratik amaierara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide