Sorotan Bele gogoan eta oholtzan, igandean Soreasun

GUKA Telebista 2023ko mar. 16a, 14:49

Kontzertu berezia hartuko du igandean Soreasu antzokiak. Azpeitiko Udal Musika Bandak eta Sorotan Bele taldeko Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak Sorotan Bele gogoan kontzertua eskainiko dute, 18:00etan hasita. Emanaldi berezia izango da, musika taldeko eta bandako kideez gain oholtzara igoko baitira Juan Antxieta musika eskolako haurrak eta koro gazteko kideak. Otsailarekin batera ekin zioten ikuskizuna prestatzeari, eta dagoeneko hitzordurako prest daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide