LGTBIQ+ eguna da gaur. 1969az geroztik, urtero-urtero aldarrikatzen da gaurko egunez gizartearen genero eta sexu aniztasuna. Aldi berean, kolektiboaren eskubideak aitortu eta jasaten duten diskriminazioa salatzeko, zientoka herritar irteten dira kalera egun horretako elkarretaratze eta manifestazioetan, harrotasunez. Eskualdean ere badaude kolektibo horretako kide sentitzen diren herritarrak, tartean, Idoia Zabala Zumaiako bizilaguna, Irati Agirrezabalaga azpeitiarra eta Xabi Aizpurua oikiarra.