Martxoaren 24an, Baionan, amaituko da Korrikaren 23. edizioa. Hala, amaiera ekitaldira joan nahi dutenentzat autobusa antolatu dute Aizarnazabalgo eta Zestoako udalek elkarlanean.
Martxoaren 24an, 09:00etan, aterako da autobusa Zestoako autobus geltokitik, eta ondoren jasoko ditu Iraetako, Aizarnazabalgo eta Arroabeko autobus geltokietan dauden herritarrak. Itzulera 19:00etan izango da, Baionatik.
Hori horrela, txartelak Uztarri (Aizarnazabal), Fati (Zestoa) eta Portale (Zestoa) tabernetan eros daitezke, bost euroren truke.