Errezil sagar eta fruitu lehorren konpota

Erredakzioa

Errezil sagar eta fruitu lehorren konpota

Osagaiak:

  • 4 errezil sagar
  • 50 gramo aranpasa
  • 50 gramo mahaspasa
  • 50 gramo pikupasa
  • 50 gramo orejoi
  • Dezilitro bat ardo beltz

Nola egin:

Txikitu fruitu lehor guztiak dado baten neurrira. Zuritu sagarrak, eta moztu horiek ere dadotan. Ondoren, ipini ardoa irakiten kazola batean, eta jarri fruituak egosten ordu erdiz. Egosten direnean, gehitu sagar zatiak, eta utzi egosten 10 minutuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide