Behi buztana saltsan

Erredakzioa 2024ko abe. 18a, 11:27

Behi buztana saltsan

Osagaiak (lau lagunentzat):

  • 2 behi buztan, kilo banatakoak eta giltzaduretatik zatituta
  • Ardo beltza, litro bat
  • 4 azenario
  • 2 tipula
  • 4 porru
  • Oliba olioa
  • Gatza

Nola egin:

Buztan zatiei gatza bota eta salteatu, ongi gorritu arte. Ondoren, labeko erretiluan jarri eta ardo beltza bota. Aurrez berotutako labean 20 minutuz erregosi, 180 gradutan. Gero, beste olio pitin bat jarri eta, ontzi berean, hondoari itsatsita geratu diren zukuak aprobetxatuz, barazkiak egin, su eztiagoan, puska ederretan zatitu ondoren. Sueztitzen utzi barazkiak gatza botata, baina eragiteari utzi gabe. Barazkiek kolorea hartzen dutenean, dena irabiatu. Aurrez erregositako isats zatiak eta atera duten zukua gehitu, eta ardoa gehitu. Estali eta egiten utzi guztia, oso su eztian, haragia ongi samurtu eta hezurretik erraz bereizten den arte, baina desegin gabe. Egoste denbora aldatu egingo da erabiltzen dugun haragiaren arabera. Presio eltzea erabiltzen badugu, 45 bat minutu beharko ditu gutxienez. Eltzea ireki eta saldatatik atera haragi puskak. Salda iragaziko eta urritzen utzi, su eztian. Berriro ere sartu saltsatan isats zatiak, eta utzi egiten, oso su eztian, haragia samur gelditu eta saltsa loditu arte. Garrantzitsua: gisatu hau egiteko, haragiarekin egiten diren beste asko bezala, irakite puntuak oso baxua izan behar du, ezti-ezti egosi behar baitu haragiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide