Sesamo eta amapola hazietan pasatutako gazta trufak
Osagaiak:
- Ahuntz gazta (ruloa), 200 gramo
- Zatitutako intxaurrak, 50 gramo
- Eztia, 20 gramo
- Sesamo eta mitxoleta (amapola) haziak
- Gatza eta piperbeltz beltza
Nola egin:
Gaztari azala kendu, ontzi batean jarri eta sardexka batekin birrindu. Gazta 15-20 minutu aurretik hozkailutik ateratzea komeni da. Birrindutako gaztari zatitutako intxaurrak, eztia, gatza eta piperbeltz beltza gehitu. Bi koilarez lagunduta, 20 gramo inguruko bolatxoak egin. Bolatxoak sesamo eta amapola hazietan pasatu, eta hozkailuan sartu, ondo itxitako ontzi batean, usain txarrik har ez dezaten. Hozkailutik atera zerbitzatu baino 15 minutu lehenago.