Baserriko hirugihar samurra boletus onddo, arrautza gorringo eta Idiazabal gaztarekin

Erredakzioa 2024ko abe. 18a, 11:15

Baserriko hirugihar samurra boletus onddo,
arrautza gorringo eta Idiazabal gaztarekin

Osagaiak:

  • Baserriko Eusko Label hirugiharra, 250 gramo
  • Arrautza gorringo bat
  • Azenario txiki bat
  • Boletus onddoa, 20 gramo
  • Idiazabal gazta erdi ondua, 50 gramo
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa, 50 zentilitro

Nola egin:

Hirugiharra garbitu, eta gatza eta piper hautsa bota. Ontzi batean jarri baratxuriarekin eta tipularekin. Urez estali eta irakitan hasten denean, erdi mailako sutan eduki 45-50 minutuz. Hozkailuan hoztu eta azala kendu. Bestetik, onddoak garbitu eta erditik moztu, azenarioa ur irakinetan egin eta gazta xafletan moztu.

Saltsarako osagaiak eta prestaketa: ontzi batean txiki-txiki egindako azenario erdi bat, tipula erdi bat eta baratxuri alea sueztitu pare bat minutuan. Ardo kopa gehitu eta alkohola lurruntzean, litro bat hirugihar salda erantsi eta su motelean utzi saltsa egin arte. Birrindu, txinotik pasatu eta bero mantendu. Salda egiteko hirugihar zatiak erabili.

Platera nola antolatu: Labea 200 gradutan berotu. Berotutakoan, arrautza gorringoa sartu hiru minutuz. Ondoren, azenario eta boletus onddoak salteatu eta hirugiharra bi aldetatik markatu. Azkenik, plateraren erdian saltsa jarri, gainean hirugihar zatia eta arrautza gorringoa. Onddo eta azenario zatiekin platera txukun antolatu. Bukatzeko, gazta xaflak banatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide