Angulak baratxuriarekin
Osagaiak:
- 600 gramo angula, egosita.
- 6 koilarakada oliba olio.
- 2 baratxuri ale, xerratan moztuta.
- Kaiena pipermin puska bat, txikituta.
Nola egin:
Jakiak itsasten ez diren zartagin batean olioa, baratxuria eta kaiena pipermina jarri. Baratxuria gorritzen hasi orduko, angulak zartaginera bota eta zurezko goilara batekin mugitu. Pare bat minutuz su bizian eduki. Plater berotan zerbitzatu (minutu batez labean edo mikrouhin labean berotu), angulak hoztu ez daitezen.