San Martin jaiak agurtu dituzte dagoeneko Askizun. Ostiraletik gaur eguerdira bitarte ospatu dituzte jaiak, eta jende ugari gerturatu da inguruko herrietatik, auzotarrekin batera festak ospatzera.
Gaur, igandea, esaterako, jendetza elkartu da auzoan. Izan ere, haurrei zuzenduriko jolasak izan dira goiz partean, eta ateri eutsi dio eguraldiak. Jarraian, herri kirolez gozatu dute frontoian: Pentatloian, Iñigo Landak eta Joseba Arakamak hartuko dute parte; harri-jasotzen, berriz, Udane Ostolazak eta Jokin Eizmendik. Enbilen Pepitak trikitilari eta pandero jotzaileek girotuko dute goiza.