UKT Urolako Komunikazio Taldeak aurten ere egin ditu arraun porrak. Porra guztietan gauza bera galdetu da: ea zenbatgarren postuetan amaituko zituzten ligak herri horretako traineruek. Oriokoa Karkara.eus atarian egin da, Zarauzkoa Zarauzkohitza.eus atarian, Zumaiakoa Baleike.eus-en, eta Getariakoa, Urolakosta.hitza.eus atarian.
Guztira 258 herritarrek parte hartu dute porretan, eta horietatik 106 lagunek asmatu dituzte emaitzak.
Asmatzaileen artean zozketa eginda, lau lagun hauek sari dotoreak jasoko dituzte:
- Getaria: Kattalin Areizagak irabazi du Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.
- Orio: Ainhoa Mateosek irabazi du Xixario erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.
- Zarautz: Mikel Nietok irabazi du Gazteategi jatetxean bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.
- Zumaia: Joseba Amilibiak irabazi du Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.