Gaur egin dute lehendabizikoz Izeta Bikote Mistoen Mendi Lasterketa Solidarioa, Izeta sagardotegiaren 40. urteurrenaren bueltan. Guztira, 60 bikote pasatxok parte hartu dute proban, eta parte hartzaileek 6 kilometro eta erdiko lasterketa osatu behar izan dute bertan.
Podiuma eskualdeko jendeak osatu du; izan ere, Jokin Gijarro eta Nerea Urteaga zumaiarrak izan dira lehenengoak helmugara iristen. Bigarrenak, aldiz, Jorge Aranburu zarauztarra eta Marina Gonzalez izan dira, eta hirugarren postua Vanesa Arbelaitz eta Unai Paredes zumaiarrek lortu dute. Lasterketaz gain, ordea, izan dira bestelako momentu aipagarriak. Karlos Argiñanori omenaldia egiteko aprobetxatu dute lasterketa hasieran, eta bertan Jakes Iruretagoienak bolarekin 40 jasoaldi emateaz gain, Andoni Iruretagoienak egur bat ere moztu du. Helduen lasterketa amaitu ondoren, gaztetxoekin egin dute beste lasterketa txiki bat.