Errepide istripu arina gertatu da gaur arratsaldeko 15:00etan, GI-2633 errepidean, Meaga parean. Kamioi batek kontrola galdu eta galtzadatik atera da, kamino bazterrean geratuz. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionez, ez da zauriturik izan, baina bi garabik atera behar izan dute kamioia lekutik. Momentu horretan errepidea itxi egin behar izan dute.