Egun handia da gaurkoa arraunlarientzat, Kontxako Bandera eskuratzeko lehia izango baitute gaurkoan Donostian eta jada zehaztu dituzte kaleen ordenak.
Emakumeei dagokienez, Telmo Deuneko emakumeen trainerua izango da lehena uretaratzen; lehenengo txandan jokatuko dute zumaiarrek, lehenengo kaletik. Oriotarrak, berriz, ohorezko txandan egingo dute arraunean, bigarren kaletik.
Gizonezkoetan lehenengo txandan Getaria, eta ohorezko txandan Orio izango dira gaurko Kontxako Banderan. Zozketa egin ostean, getariarrei laugarren kalea egokitu zaie; oriotarrei, berriz, lehenengoa.
Hori horrela, 11:00etan emango diote hasiera estropadari emakumeek. Lehen txandan ariko dira Hibaika, Hondarribia, Zumaia eta Kaiku, eta ohorezko txandan, berriz, Tolosaldea –aurreneko jardunaldiko irabazlea–, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Orio.
Bestetik, gizonezkoen txanda 12:00etan iritsiko da: Getaria, Ondarroa, Zierbena eta Cabo arituko dira lehen txandan, eta ohorezko txandan lehiatuko dira Orio, Hondarribia, Urdaibai –aurreneko jardunaldiko irabazlea– eta Donostiarra.