Arraun zaleen festa kuttunena izan ohi da Kontxa Banderaren irabazlea erabakitzeko iraileko lehenengo bi igandetan Donostian izaten dena eta halaxe ikusi da gaur ere. Handik eta hemendik etorritako milaka arraun zaleren topaleku bilakatu da kaia goizetik bazkalordura arte, eta, ondoren, alde zaharrean jarraitu du jaiak.
Bada, Urola Kostako ordezkaritza zabala ere bertaratu da Donostiara gaurkoan Getariako, Orioko eta Zumaiako traineruak parte hartzaileen artean zirelako. Gogotik animatu dituzte arraunlariak eta harrera beroak eskaini dizkiete estropada amaitu eta lehorrera itzulitakoan. Orioko eta Getariako gizonezkoenak izan dira jendetsuenak. Esperantzako zaleek, txaranga eta guzti animatu dituzte arraunlariak.
Nolanahi ere, emakumezkoei ere ez zaizkie animoak falta izan eta, nahiz eta, Telmo Deuneko zaleak gaur gutxiago izan diren ez dute hutsik egin. Halaber, ZAE Zarautz Arraun Elkartearen kamiseta bakanen batzuk ere ikusi dira Donostian.