Geroz eta gertuago daude Donostiako Estropadak, eta hori horrela izanik, gaur eta bihar jokatuko dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen sailkatze estropadak. Emakumezkoen txanda izango da gaur arratsaldean, eta guztira hemezortzi ontzi ariko dira bertan, bederatziko bi multzotan banatuta. 18:00etan izango da proba.
Eguardian egin dute irteerako hurrenkera zehazteko zozketa, eta dagoeneko erabakita dago zer ordenetan aterako diren traineruak Donostiako badian jarritako buia paretik. Ia erreferentziarik gabe, bigarren irtengo da Orio Tolosaldearen atzetik, eta Euskotren ligan aurkari zuzena izan duen Arraun Lagunak taldeak jarraituko dio, hirugarren ateratzea egokitu baitzaie donostiarrei. Hamahirugarrena aterako da Zarautz eta hamazazpigarren Telmo Deun.
Hona hemen gaurko hurrenkera:
- Tolosaldea
- Orio
- Arraun Lagunak
- Kaiku
- Hibaika
- Tiran
- Hondarribia
- Chapela
- Cabo
- Hernani
- Deustu
- Astillero
- Zarautz
- Ondarroa
- Mugardos
- Cesantes
- Telmo Deun
- Perillo