Zaleen berotasuna sentitu du 'Esperantzak' etxean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 27a, 13:45

Oriok eta Getariak bigarren txandan egin dute arraunean, eta lehia estua izan da bi traineruen artean. Txandan zehar itsasoaren eta eguraldiaren baldintzak gogorrak izan dira, eta mendebaldeko haize kolpeek eta alboko olatuak baldintzatu dute arraunlarien lana.

Gaur eguerdian Getariako estropadan itsaso zakarra eta haize boladak izan dira protagonista nagusiak, baina herriko zaleek ez dute hutsik egin eta Esperantza ontziari babesa emateko portuan izan dira, Kale Nagusia kalejiran zeharkatu ondoren. Kirol arloari dagokionez, gaurkoan naturak baldintzatu du estropada nabarmen, eta lehen txanda aurreikusitakoa baino 15 minutu beranduago abiatu behar izan dute, eguraldiaren eta itsasoaren baldintzek behartuta. Hasieran ez ezik, jardunaldian osoan zehar etengabekoak izan dira ekarraldiak. Azkenean, jardunaldiko denborarik onena Urdaibaik markatu du ohorezko txandan eta bandera irabazi du, Zierbenarekin azken unera arte lehia estua jokatu ondoren.

Oriok eta Getariak bigarren txandan egin dute arraunean, eta lehia estua izan da bi traineruen artean. Txandan zehar itsasoaren eta eguraldiaren baldintzak gogorrak izan dira, eta mendebaldeko haize kolpeek eta alboko olatuak baldintzatu dute arraunlarien lana, eta sailkapenean eragina izan du.

Asteburuko bi jardunaldietan itsasoren eta eguraldiren baldintzek ez ohiko sailkapenak utzi dituzte, traineru estropadetan naturak zeresan handia izan dezakeela erakutsiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide