KAE1 eta ETE ligetako estropadekin hasi da asteburuko arraun festa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 19a, 16:40

Gaur arratsaldean eta bihar goizean Eusko Label eta Euskotren ligetako Zarauzko Ikurrina prestigiotsua ere jokatuko dute.

Arraun zaleen topaleku ari da izaten Zarautz asteburu honetan. Gaur, gainera, hitzordu bikoitzarekin; izan ere, KAE1 eta ETE ligetako estropadak jokatu dituzte goizean, eta aurki Eusko Label eta Euskotren ligetakoak jokatuko dituzte. Azken hauek bihar ere Zarautzen izango dute estropada, Zarauzko Ikurrina bi jardunaldietara jokatzen baitute.

Gaurko goizak eman duenari dagokionez, Zumaiako Telmo Deun eta Arkote eraman dute Zarauzko Ikurrina ETE ligan eta KAE1n, hurrenez hurren. Etxeko traineruek ere lan txukuna egin dute eta zaleek gogotsu animatu dituzte. Gehiengo izan dira lehorrean, baina kanpotik ere etorri dira zale asko. Hori horrela, koloretsu utzi dute Getaria eta Zarautz arteko itsas ertza. Zumaiatik etorri da jende gehien, baina Bizkaitik ere jende dezente animatu da eguraldia lagun. Bidaia luzeagoa egin duenik ere izan da, Castrotik etorri den taldea, esaterako. Kantabriako traineruak maila galdu du gaur Zarautzen, baina zaleen animoak berdin jaso dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide