Eusko Label eta Euskotren ligako jardunaldia izan da gaur, Santurtzin eta eskualdeko traineruak ez dituzte oso emaitza onak lortu, orokorrean haizeak baldintzatutako estropadetan. Hain zuzen ere, atzokoan Orioko neskek Getxoko bandera lortu bazuten ere, gaur hirugarren postuan amaitu dute estropada, 12: 58:68 denborarekin.
Eusko Label ligari dagokionez, Orioko gizonezkoen traineruak orain arteko mailari eutsi dio. 19:37:64 denbora lortuta, seigarren postuan jarri da gaur. Getariak, berriz, maila jaitsi du eta hamaikagarren postuan bukatu du estropada, azken-aurrena, hain justu ere, 20:03:60 denborarekin.