Arratsaldean jokatu dute Eusko Label ligako estropada Getxon (Bizkaia). Bigarren txandan aritu dira arraunean Orio Orialki eta Getaria, eta biak ala biak egin dute estropada bikaina. Izan ere, hainbat momentutan txandako lehen postuan izan dira. Azkenean, bigarren txandak garailea Orio izan da, 21:16:78 denborarekin. Haien atzetik, Getariako Esperantzak zeharkatu du helmuga, 4:22 segundo beranduago.
Hala, sailkapen nagusian bosgarren kokatu da Orio Getariaren aurretik, 55 punturekin. 51 ditu Getariak.
Gaurkoan Urdaibaik erraz irabazi du estropada, Hondarribiari zortzi segundoko aldea aterata.