Bizkaian jokatuko dituzte asteburu honetako estropadak Eusko Label eta Euskotren ligetan aritzen diren Urola Kostako traineruek. Alegia, Getraiak eta Orioko bi ontzi nagusiek. Zehatzago esateko, Getxon arituko dira bihar arratsaldean, eta Santurtzin igande eguerdian.
Euskotren ligako estropadekin emango diote hasiera arrauneko lehiari bi egunetan eta ohorezko txandan arituko da Orio, bigarrena baita sailkapen nagusian Arraun Lagunak taldearen atzetik. Hain justu, donostiarren aurretik sailkatzea eta bandera irabaztea izango dute helburu nagusi oriotarrek.
Eusko Label ligan, berriz, erdiko txandan arituko dira Orio nahiz Getaria larunbatean. Bosgarren eta seigarren sailkapenean hurrenez hurren. Azken estropadetako bidetik jarraitu eta ohorezko txandara sailkatzea izango da oriotarren helburua. Denboraldi hasierako sentsazioak berreskuratzen ahaleginduko da, aldiz, Esperantza.
Azpiko mailetan, ETE eta KAE2 ligetako ontziek ez dute estropadarik jokatuko asteburuan. KAE1eko Zarautzek eta Zumaiak, aldiz, Camargon (Kantabria, Espainia) izango dute asteburuko estropada bakarra, bihar. Biek ala biek erdiko txandan aritu beharko dute eta helburu bera izango dute: txanda irabaztea.