Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Senaturako bozetan ere EH Bilduko hautagaiek lortu dute boto gehien Urola Kostan

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 24a, 11:53

Herritar bat botoa ematen atzo. (Jabi Gonzalez Toston)

Espainiako Kongresurako ere EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena atzo, eta Senaturako, EH Bilduko Gorka Elejabarrietak, Olaia Duartek eta Mario Zubiagak jaso dute boto gehien eskualdean. Horien ondotik EAJko hiru kide izan dira bozkatuenak: Luke Uribe-Etxebarria, Maria Mercedes Garmendia eta Rafa Uribarren.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izan ziren atzo, Kongresua eta Senatua berritzeko. Kongresurako EH Bilduk lortu zuen boto gehien Urola Kostan, eta gauza bera gertatu zen Senaturako bozekin ere.

Kongresurako hauteskundeetan alderdia hautatzen dute herritarrek, baina Senaturakoan, aurkeztu diren hautagai zerrendetatik alderdi bereko edo desberdinetako hautagai bat, bi edo hiru aukeratu ahal izaten dituzte herritarrek.

Eskualdeko 11 herriak kontuan hartuta, EH Bilduko Gorka Elejabarrietak (15.736 boto), Olaia Duartek (15.555 boto) eta Mario Zubiagak (15.156 boto) jaso zuten boto gehien atzokoan.

Horien ondotik EAJko hiru kide izan ziren bozkatuenak: Luke Uribe-Etxebarria (12.844), Mertxe Garmendia (12.583) eta Rafa Uribarren (12.340).

PSE-EEko bozkatuenak, berriz, Izaskun Gomez (5.472), Oscar Valbuena (5.339) eta Ana Priede (5.097) izan ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide