Jakinarazi dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako arratsaldeko (18:00) parte hartze datuak. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, eskualdeko herri gehienetan behera egin du hauteskunde eguneko parte hartze datuak. Dena den, posta bidezko bozek eragin zuzena izango dute gaurko emaitzetan.
Hona hemen 18:00ak bitarteko parte hartze datuak, herriz herri:
- Aia: herritarren %48,84 eman dute botoa (0,34 jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
- Aizarnazabal: herritarren %46,09 eman dute botoa (7,46 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
- Azkoitia: herritarren %49,29k eman dute botoa (8,97 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
- Azpeitia: herritarren %%47,72 eman dute botoa (7,42 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
- Beizama: herritarren %45,79k eman dute botoa (4,98 puntu igo da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
- Errezil: herritarren %44,86k eman dute botoa (5,48 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
- Getaria: herritarren %57,95k eman dute botoa (9,17 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
- Orio: herritarren 48,74% eman dute botoa (8,66 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
- Zarautz: herritarren %60,33k 1,43 eman dute botoa (1,43 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
- Zestoa: herritarren %47,94k eman dute botoa (8,60 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
- Zumaia: herritarren %57,38k eman dute botoa ( 1,88 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)