Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Arin bada ere, Espainiako Gorteetako bozetarako eguerdira arteko parte hartzeak behera egin du eskualdean

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 23a, 14:58

Ia herri denetan egin du behera parte hartzeak, 14:00etan eman dituzten datuen arabera. Dena den, herri batzuetan gora egin du parte hartzeak, Zarautzen, Aian eta Errezilen esaterako. Espainia mailan ere gora egin du parte hartzeak, eta 2,56 puntu igo da eguerdira arteko parte hartzea. Urola Kostako Hitzak ez du eskualdean posta bidez botoa eman duten herritarren daturik. 

Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan eman ditu udal bozetako eguneko lehen parte hartze datuak, eta Urola Kostako herri gehienetan behera egin du parte hartze datuak, baita Gipuzkoan ere. Dena den, herri batzuetan gora egin du parte hartzeak, Zarautzen, Aian eta Errezilen esaterako. Espainia mailan ere gora egin du parte hartzeak, eta 2,56 puntu igo da. 

Eskualdeko datuak, dena den, gaurko parte hartzearenak dira, eta Urola Kostako Hitzak ezin izan du jakin zenbatekoa den posta bidez botoa eman duten herritarren kopurua. Hego Euskal Herriko 2,3 milioi lagunek dute bozetan parte hartzeko aukera, eta horietatik 249.723k jada posta bidez egin dute. 

Honako hauek dira herriz herri 14:00etara bitartean izan diren parte hartze datuak:

  • Aia: herritarren %35,35 eman dute botoa (1,86 puntu igo da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Aizarnazabal: herritarren %34,92 eman dute botoa (3,51 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
  • Azkoitia: herritarren %38,16k eman dute botoa (3,90 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
  • Azpeitia: herritarren %%37,49k eman dute botoa (3,35 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
  • Beizama: herritarren %38,31 eman dute botoa (4,98 puntu igo da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Errezil: herritarren %34,37 eman dute botoa (1,88 puntu igo da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Getaria: herritarren %45,86 eman dute botoa (4,66 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Orio: herritarren %37,35 eman dute botoa ( 5,34 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Zarautz: herritarren %44,36k eman dute botoa (1,3 puntu igo da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Zestoa: herritarren %34,53 eman dute botoa (4,77 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Zumaia: herritarren %40,77k eman dute botoa (2,09 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)

20:00etan itxiko dituzte hautesmahaiak, eta orduan hasiko dute boto kontaketa. Urola Kostako Hitzak emaitzen jarraipen berezia eskainiko du ordu horretatik aurrera webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide