Orioko neskek lortu dute posturik onena Bilboko Banderan

Aritz Mutiozabal 2023ko uzt. 15a, 20:10

Orioko emakumezkoen trainerua (Euskotren Liga)

Hirugarren izan dira Euskotren Ligako erlojupeko estropadan. Gizonezkoetan, Oriok bosgarren bukatu du Eusko Label Ligako gaurko jardunaldia eta Getariak, berriz, bederatzigarren.

Bilboko itsasadarrean jokatu dituzte gaur arratsaldean Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako aste honetako jardunaldiak, erlojupeko formatuan. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunek-entzat izan da bandera, eta gizonezkoetan, berriz, Hondarribiarentzat. Eskuadeko ordezkariei dagokionez, Orioko traineruak hirugarren eta bosgarren egin dute, eta Getariak ez du egunik onena izan eta bederatzigarren bukatu du.

Emakumezkoen ohorezko txandan, kronometroak paretsu ziren joaneko luzean. Donostiako bi taldeen eta Orioren artean bi segundoko aldea besterik ez baitzegoen ziaboga emateko orduan. Poparean, bestelakoa izan da istoria, eta Arraun Lagunak-ek zertxobait gehiago estutu du. Donostiarra orpoz orpo izan du, eta Orio ere hortxe, baina pixka bat atzerago. Azkenean, Arraun Lagunak nagusitu da, Donostiarrak bigarren bukatu du eta Orio hirugarren izan da.

Sailkapen orokorrean ere hurrenkera horretan jarraitzen dute traineruek.

1 DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK   10:24,20      
2 NORTINDAL DONOSTIARRA   10:27,08 00:02.88    
3 ORIO ORIALKI   10:30,00 00:05.80    
4 HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK   10:43,26 00:19.06    
5 TOLOSALDEA ARRAUN KLUBA   10:43,84 00:19.64    
6 HIBAIKA JAMONES ANCIN   10:43,96 00:19.76    
7 CR CABO DA CRUZ   10:48,80 00:24.60    
8  TIRAN PEREIRA   11:03,26 00:39.06

Gizonezkoen estropada ikusgarria izan da, zalantzarik gabe, hiru txandetan. Bigarrenean aritu da Orio, eta 2 ehuneko eskasengatik ez da nagusitu bere multzoan. Donostiarrarekin  lehia bizi izan du, eta azkenean haiek hartu diete aurrea, eta sailkapenean ere laugarren bukatu dute. Korronteak eta haizea protagonista izan da gaurkoan eta ondoen kudeatu duenak bereganatu du trapua, eta, azkenean, Hondarribiarentzat izan da saria, nahiz eta Zierbena gainean izan duen.

Getariak ohorezko txandan aritu den arren, ez da azken estroipadetan bezain txukun aritu eta denbora dezente galdu du aurretik ibiltzen dire ontziekin alderatuta. Azkenean, bederatzigarren koskan bukatu du, garailearengandik 32 segundora.

1 HONDARRIBIA   19:26,92      
2 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA   19:29,44 00:02.52    
3 BERMEO URDAIBAI   19:38,52 00:11.60    
4 DONOSTIARRA AMENABAR   19:43,02 00:16.10    
5 ORIO ORIALKI   19:43,04 00:16.12    
6 CR CABO DA CRUZ   19:43,96 00:17.04    
7 LEKITTARRA ELECNOR   19:55,64 00:28.72    
8 KAIKU BEREZ GALANTA   19:56,34 00:29.42    
9 GETARIA   19:59,76 00:32.84    
10 ITSASOKO AMA SANTURTZI   20:00,72 00:33.80    
11 ONDARROA CIKAUTXO   20:02,82 00:35.90    
12 SAMERTOLAMEU FANDICOSTA   20:29,28 01:02.36  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide