Bi parapentelari erreskatatu dituzte Zarauzko kanpinaren eta Txurrukaren artean

Maria Maya Manterola

14:30ean jaso du abisua Ertzaintzak: parapentean zihoazen bi pertsonak istripua izan, eta Zarauzko kanpinaren eta Txurrukaren artean geratu dira zintzilik. Onik daude biak.

Ertzaintzak bi pertsona erreskatatu ditu helikopteroz gaur arratsaldeko lehen orduan. Parapentean zihoazen, eta Zarauzko kanpinaren eta Txurrukaren artean istripua izan ondoren, mendi magalean zintzilik geratu dira.

Ertzaintzak helikopteroz erreskatatu ditu biak, eta azaldu dute onik daudela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide