Eskualdeko talde guztiak lehiatu dira gaur Zarautzen Gipuzkoako Traineru Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2023ko eka. 4a, 15:40

Orioko neskek eskuratu dute emaitza onena, Gipuzkoako txapeldunorde baitira gaurko estropadari esker. Euskadiko Txapelketarako txartela lortu duen talde bakarra ere hori izan da. Beteranoetan, Badok13 izan da garailea.

Banderak ez ezik, Euskadiko Txapelketarako txartelak zeuden jokoan gaur eguerdian Zarautzen ospatu den Gipuzkoako Traineru Txapelketan, eta lehia estua izan da gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Bietan, hiru segundoz azpitik sailkatu dira aurreneko bi taldeak: gizonezkoetan Hondarribia eta Donostiarra, eta emakumezkoetan Donostiarra eta Orio.

Banderak Hondarribiak eta Donostiarrak eraman dituzte azkenean, eta Euskadiko Txapelketan gaurko sailkapeneko aurreneko lau traineruak lehiatuko dira bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan. Eskualdeko talde guztiek parte hartu dute gaurko estropadetan: Getariako mutilek eta Orioko, Zarauzko eta Zumaiako neska-mutilek; zazpi taldek, denera.

Euskadiko Txapelketara, ordea, traineru bakarra sailkatu da: Orioko emakumezkoena.

Bestalde, beteranoetan ere fin ibili dira eskualdekoak, eta garaipena Badok13rentzat izan da.

Honela gelditu dira sailkapen guztiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide