2023ko udal eta foru hauteskundeak

Foru bozetan EH Bildu izan da lehen indarra eskualdeko herri gehienetan

Julene Frantzesena 2023ko mai. 29a, 12:23

Herritar bat botoa ematen Azpeitian.

Udal hauteskundeetako joera berberak errepikatu dira, oro har, foru bozetako emaitzetan ere: EH Bilduk jaso ditu boto gehien Aizarnazabalen, Azpeitian, Errezilen, Getarian, Orion, Zestoan eta Zumaian; EAJk, aldiz, Aian, Azkoitian eta Zarautzen. Beizaman, baina, udal bozetan Aurrena Beizama Bai izan da bozkatuena, eta EH Bildu, berriz, foru hauteskundeetan.

Gipuzkoan bezalatsu, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere EH Bildu izan da nagusi Deba-Urola barrutian. Urola Kostan ere EH Bilduk jaso ditu boz gehien, eta EAJk gero: EH Bilduk botoen %45,26 jaso ditu (16.477 boto), eta bozen %40,05, berriz, EAJk (14.548 boto). PSE-EEk bozen %6,99 jaso ditu (2.538 boz), Elkarrekin-Podemosek %3,37 (1.224 boto), PPk %2,11 (765 boto) eta Stopek %0,46 (166 boto).

Eskualdeko herri gehienetan ere EH Bildu izan da indar bozkatuena, baina izan dira salbuespenak ere. Udal hauteskundeetako joera berberak errepikatu dira, oro har, foru bozetako emaitzetan ere: EH Bilduk jaso ditu boto gehien Aizarnazabalen, Azpeitian, Errezilen, Getarian, Orion, Zestoan eta Zumaian; EAJk, aldiz, Aian, Azkoitian eta Zarautzen. Beizaman, baina, udal bozetan Aurrena Beizama Bai izan da bozkatuena, eta EH Bildu, berriz, foru hauteskundeetan.

Hona hemen foru hauteskundeetako herriz herriko datuak:

  • Aia

  • Aizarnazabal

  • Azkoitia

  • Azpeitia

  • Beizama

  • Errezil

  • Getaria

  • Orio

  • Zarautz

  • Zestoa

  • Zumaia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide