2023ko udal eta foru hauteskundeak

Espainiako Gorteetarako bozak izango dira uztailaren 23an

Julene Frantzesena 2023ko mai. 29a, 11:55

Pedro Sanchez gaurko agerraldian.

Udazkenean ziren egitekoak izatez boz horiek, baina Sanchezek aurreratzea erabaki du, atzo PSOEk Espainiako udaletarako eta erkidegoetarako izan zituen emaitza txarrak tarteko. Bihar bertan egingo du hauteskundeen deialdia.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak aurreratu egin ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak: uztailaren 23an, igandez, izango dira. Udazkenean ziren egitekoak izatez boz horiek, baina aurreratzea erabaki du, eta gaur eman du horren berri atzoko hauteskundeen emaitzak baloratzeko gauzatu duen agerraldian.

Bozen deialdia, baina, bihar egingo du gaurko Ministroen Kontseiluaren ezohiko bilera eta gero. Bihar bertan argitaratuko dute erabakia Espainiako Aldizkari Ofizialean.

PSOEk emaitza txarrak lortu zituen atzo Espainiako udal eta erkidegoetarako hauteskundeetan, eta emaitza horiek bere gain hartu ditu Sanchezek. Hark jakinarazi duenez, Espainiako estatuburuarekin bildu da, arratsaldean elkartuko da Ministroen Kontseilua eta gorteak desegingo dituzte.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide