Udal eta foru bozak direla eta, hitzordu garrantzitsua dute gaurkoan eskualdeko herritarrek. Goizean goiz hasi dira herri guztietako biztanleak nahiz alkategaiak beren bozka ematen, eta horretarako aukera izango dute 20:00ak bitartean.
Egunean zehar bideoak eta parte hartze datuak ere argitaratuko ditu hedabide honek, eta 20:00etatik aurrera, emaitzen berri emateaz gain, alderdien eta alkategaien erreakzioak ere bilduko ditu.