2023ko udal eta foru hauteskundeak

EH Bilduk bertan behera utzi ditu kanpainako gaurko hainbat ekitaldi, Orioko hilketa matxista salatzeko

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 18a, 09:16

Orioko elkarretaratze jendetsua, atzo, arratsaldean.

Zarautzen, Azkoitian eta Zestoan egitekoak ziren aurkezpenak gaur, eta ekitaldiak bertan behera utzi edota atzeratu egin dituzte. Aian, berriz, atzo Santioerrekan egitekoa zuten bilera utzi zuten bertan behera.

EH Bilduk bertan behera utzi ditu maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako kanpainaren barruan gaurko aurreikusita zeuzkan hainbat ekitaldi, herenegun Orion jazotako hilketa matxista dela eta.

Zarautzen, Vista Alegreko bisita hilaren 25era atzeratu duela jakinarazi du koalizioak. Azkoitian, kanpainako ekitaldi nagusia egitekoa zen Azkoitiko EH Bildu, baina bertan behera utzi dute –noiz egingo duten zehazteke, momentuz–, eta mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin bat egitera deitu dute. Zestoan, herri programa aurkeztekoa zen EH Bildu, baina atzeratu egingo dute aurkezpena –data zehazteke, kasu horretan ere–. Aian, berriz, bertan behera utzi zuen atzo EH Bilduk Santioerrekan egitekoa zen auzo bilera.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide