2023ko udal eta foru hauteskundeak

Ahaldungai nagusiekin egindako mahai ingurua eta banakako elkarrizketak, larunbatetik aurrera ikusgai

Erredakzioa 2023ko mai. 11a, 14:04

Zutik, ezkerretik eskuinera, Miren Etxebeste, Eider Mendoza eta Jose Ignacio Asensio. Eserita, Mikel Lezama eta Maddalen Iriarte. (UKT)

Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean egin dituzte maiatzaren 28ko foru hauteskundeen harirako saioak, eta atari honetan nahiz Erlo telebistan ikusi ahal izango dira.

Gerturatzen ari dira maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak, eta ohi bezala, Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte foru bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko.

Batetik, Eider Mendoza (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (Alderdi Popularra) hautagaiak elkartu ditu mahai inguruan, eta larunbat honetan emitituko du saioa Erlo telebistak, 22:00etan. Atari honetan bertan ere ikusteko aukera izango da, egun eta ordu berean.

Mahai inguruaz gain, banakako elkarrizketak ere egin dituzte tokiko telebistek. Mireia Galarza Bastida UKTko kazetariak gidatu ditu elkarrizketok, eta horiek ere telebistaz nahiz webgune honetan ikusteko aukera egongo da, honako egun eta orduetan:

  • Maiatzak 15, astelehena: 21:00etan, Mikel Lezama (Alderdi Popularra)
  • Maiatzak 16, asteartea: 21:00etan, Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos)
  • Maiatzak 17, asteazkena: 21:00etan, Jose Ignacio Asensio (PSE-EE)
  • Maiatzak 18, osteguna: 21:00etan, Maddalen Iriarte (EH Bildu)
  • Maiatzak 19, ostirala: 21:00etan, Eider Mendoza (EAJ)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide