Kale inkesta: Eskualdeko herritarren iritziak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan

Erredakzioa

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarte Eguna. Hori kontuan hartuta, Erlo telebista kalera atera da herritarrei hainbat galdera egitera.

Urola Kostako hainbat herritan ibili ondoren, jasotako iritziak askotarikoak izan dira. Besteak beste, herritarrek ondorengo galderei erantzun diete: garrantzitsua da martxoak 8 ospatzea? gaurko egunean zerbait berezia egiteko asmoa duzu? emakume gisa, desberdintasunik bizi izan duzu?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide