Martxoak 8 ditu gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta horregatik, beste behin, manifestazioak eta askotariko ekintzak antolatu dituzte talde feministek, ikasleek nahiz erakunde publikoek herriz herri.
Hona eskualdean gaur eta datozen egunetan izango diren manifestazio, elkarretaratze eta bestelako jardueren zerrenda, herriz herri:
AIA
Gaur, asteazkena:
15:45. Lardizabal eskolako ikasle guztiek egunerako prestatutako dantza eskainiko dute kirol pistan.
16:30-18:30. Ludoteka orduan, haurrek materiala prestatuko dute plaza apaintzeko.
19:00. Elkarretaratzea.
AIZARNAZABAL
Gaur, asteazkena:
19:00. Manifestazioa.
19:30. Elbira dokumentala, Lauburun. Aizarnazabalgo Talde Feministak eta udalak antolatuta.
AZKOITIA
Martxoaren 13ra bitartean: Kartel erakusketa, Azoka Plazan.
Gaur, asteazkena:
09:30ean eta 11:00etan. Elssie&Dekker ikuskizuna Baztartxo antzokian, Elssie Xalbadorren eskutik. Hezkidetza Foroak sustatuta, LH5 eta LH6ko ikasleentzat.
18:30. Elbira dokumentala, Elkarguneko Oteiza aretoan. Sarrera doan.
19:00. Elkarretaratzea plazan, Itaiak deituta.
AZPEITIA
Gaur, asteazkena:
Egunean zehar, Hezkidetza Foroak zein Ikasle Abertzaleek sustatuta, hainbat ekintza egingo dituzte herriko ikastetxe guztietan.
15:00. Ikasleen bazkaria Azoka Plazan, IAk antolatuta.
17:00. Bingo musikatua, IAk antolatuta.
18:00. Fatiha Hajji Babaren erakusketaren irekiera, Foru Ibilbideko udal aretoan.
18:30. Kontzertu akustikoa, IAk antolatuta.
19:30. Manifestazioa, plazatik abiatuta, Urola Erdiko Itaiak deituta.
19:30. 2023ko Euskal Herriko Ezker Paretako Kluben arteko txapelketaren finalak, Izarraitz pilotalekuan.
ERREZIL
Gaur, asteazkena:
San Martin herri eskolan hainbat ekintza egingo dituzte ikasleekin, Saiaz mankomunitateak sustatutako egitarauaren barruan.
GETARIA
Gaur, asteazkena:
19:00. Mobilizazio ibiltaria, Bista Onan hasita, Mariñak talde feministak deituta.
ORIO
Gaur, asteazkena:
19:00. Manifestazioa, plazatik abiatuta, Ahalduntze Eskolak deituta.
ZARAUTZ
Igandera bitartean: Emakume asmatzaileak erakusketa, Torre Luzea parkean, udalak antolatuta.
Gaur, asteazkena:
18:30. Mobilizazioa Lege Zaharren enparantzan, Itaiak deituta.
19:00. Manifestazioa, Emakumeen* Etxetik abiatuta, Zarauzko Koordinadora Feministak deituta.
20:00. Bost minutun antzezlana, Modelon, udalak antolatuta.
Martxoak 11, larunbata:
11:00-13:00. Mapa Morea, Zigordia kalean, udalak antolatuta.
Egun osoko ospakizuna, Koordinadora Feministak antolatuta:
- 13:00. Bermuta, Eguzki tabernan.
- 14:30. Bazkaria, Arranon.
- 17:00. Poteo musikatua.
Martxoak 16, osteguna:
18:30. Ainize Txopitearen erakusketaren irekiera Emakumeen* Etxean, udalak antolatuta.
Martxoak 24, ostirala:
18:30. Latsariak dokumentala Emakumeen* Etxean, udalak antolatuta.
Martxoak 26, igandea:
12:00. Emakume Master Cup txapelketaren finalak, Aritzbatalde pilotalekuan.
Martxoak 31, ostirala:
19:00. Sofocos bakarrizketa Emakumeen* Etxean, udalak antolatuta.
ZESTOA
Gaur, asteazkena:
18:30. Ekitaldi feminista plazan, herriko emakume talde batek antolatuta.
19:30. Elkarretaratzea plazan, Itaiak deituta.
ZUMAIA
Gaur, asteazkena:
19:00. Manifestazioa Beheko Plazatik abiatuta, Mugimendu Feministak deituta.
Bihar, osteguna:
19:00. Beatriz Egizabalen Magma mia! bakarrizketa, Emakumeon* Etxean.
Martxoak 15, asteazkena:
18:30. Bai bakarrik da bai Legea: adostasuna erdigunean solasaldia, Emakumeon* Etxean.
Martxoak 17, ostirala:
20:00. Amaraun dantza eta bertsoak, Aita Marin.
Martxoak 23, osteguna:
18:30. Luciana Alfaroren Feminismo y racismo hitzaldia, Emakumeon* Etxean.
Martxoak 30, osteguna:
19:00. Raquel Lopez eta Ane Lindanek Despotorre bakarrizketa eskainiko dute Emakumeon* Etxean. Ele bietan.