Euskaraldiari hasiera emateko, ekitaldiak egin dituzte han eta hemen

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 19a, 14:49

Getariaan atzo iluntzean egin zuten Euskaraldiaren hasiera ekitaldia.

Hitzez ekiteko garaia lelopean, atzo hasi zen Euskaraldia ariketa kolektiboa, eta dagoeneko Urola Kostako milaka herritarrek paparrean jarrita daramate ahobizi edo belarriprest direla dioen txapa. Eskualdeko zenbait herritan, hasiera ekitaldiak egin dituzte egunotan, eta horietan, besteak beste, txapa janzte kolektiboak, egitasmoari hasiera eman diotela irudikatzeko.

Zumaian, ostegunean egin zuten hasiera ekitaldia. Getarian (irudikoa), Orion eta Zarautzen, aldiz, atzo iluntzean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide