Urrategi bideko auzotarrak, baztertuta

Josu Zialtzeta 2022ko urr. 10a, 15:24

Badira hainbat urte Urrategi bideko auzoan berrikuntzarik egin ez dela, ezta ikuskatu ere. Orain dela 40 urteko farolak egoera txarrean daude eta espaloirik ere ez daukagu bertako bizilagunentzat. Helduak eta umeak dauzkagu auzoan, eta askotan arrisku handian ibiltzen gara, trafiko handia egoten delako eta ibilgailuak abiadura handian igarotzen direlako; trafiko seinalerik ere ez daukagu auzoan.

Badakigu gertu pasatzen dela zuntz optikoa, baina hori ere ez zaigu iritsi. Baztertuta sentitzen gara, herriko auzoetan eraberritze ugari ikusten ditugulako eta gurean ezer ez. Zerbitzuei dagokionez, Urbanue autobus zerbitzuaren falta ere sentitzen dugu.

Azkoitiko herritar bezala eta gainontzeko biztanle guztiek bezainbeste zerga ordainduta, baldintza duinak eskatzen ditugu.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide