Egoitza dela eta, Azkoitia Bai herri plataformari

Egoitza Kalera taldea eta egoiliarren senide taldea 2022ko uzt. 29a, 11:47

Azkoitia Bai herri plataformak idatzi bat kaleratu zuen atzo, eta Egoitza Kalera taldeak nahiz egoiliarren senideen taldeak honako gutun hau bidali dute herri plataformarekin "azalpenekin bat" egiten dutela adierazteko. Era berean, bi taldeek beraien babesa erakutsi diote herri plataformari.

"San Jose egoitzaren gaiari buruz eman dituzuen azalpenei buruz esan behar dugu, bat egiten dugula agertu duzuenarekin eta gure babesa ere hor duzuela, ikusten baitugu ahalegin guztiak egiten ari zaretela egoitza eta egoiliarren egoera hobetzeko.

Bestalde, eskerrak eman idatzian egiten duen argitzearekin; izan ere, "protokoloa" izan daUdal Gobernuak eta aldundiak sinatu dutena, eta ez "hitzarmena". Ulertzen dugu hitzarmena agindutakoa betearazteko izaten dela, eta protokoloak, berriz, ez duela derrigortasunik. Garbi dugu ez direla gauza berdina, eta oraindik, ez dela hitzarmenik sinatu. Horren zain gelditzen gara.

Gure aldetik, mila esker".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide