Bizitza plataformaren Zestoako topaketaren inguruko hausnarketa

Bizitza plataforma 2021ko ira. 10a, 12:55

Plazaz plaza. Eman hitza herriari!

Zestoako topaketaren inguruko hausnarketa bat:

Behar batek sortutako egitasmo honek agerian ez dauden iritziak eta agertarazten utzi nahi ez diren iritziak plazaratu nahi ditu. Bide guztiak jorratuz, hain beharrezkoak zaizkigun informazio iturri guztiak plazaratu nahi dira.

Horretarako, giza eskubideetan eta abian dauden legeetan oinarritzen gara; beti ere, zuzentasunez eta era baketsuan.

Zestoako agerraldiari dagokionez, beharrezko zaizkigun tramiteak eginak ditugu Ertzaintzan. Izan ere, adierazpen eta bilkura eskubideak oinarrizko eskubideak izanik, ez dute aparteko baimenik behar, Ertzaintzari notifikatzea besterik.

Xede horiekin udalek ere bat egitea nahiko genuke, herritarrongandik hurbilen sentitzen ditugun erakundeak direlako. Gure aldetik gonbitea hor dago beti, edozein erakunderen zein herritarren kasuan bezala. Benetan eskertu izan ditugu udalekin izandako harrematanerako aukera guztiak, kasu honetan Zestoako alkate jaunarekin gertatu izan den moduan. Geure eskubideak erabiliko eta aldarrikatuko ditugu, beti ere inoren eta ezeren aurka egin gabe.

Zestoar guztientzat egun eder eta ekintza lagungarri bat izatea espero dugu. Hori da gure asmo bakarra.

Jaso agur bero bat eta eskerrik asko. Plazan ikusiko gara.

Bizitza plataforma

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide