Urrestillako presa fumigatu egin dute

Garbiñe Larrea Iturralde 2021ko uzt. 10a, 13:41

Garbiñe Larreak honako gutuna eta irudiak bidali ditu hedabide honetara, Urrestillako presa fumigatu egin dutela salatzeko.

Gaur goizean Urrestillako presara joan naiz, eta honako egoera tristea ikusi dut. Presa bazterrak fumigatu egin dituzte, herbizidaren bat erabilita kiskali egin dute hango landaredia. Herbizida hori belarrei bakarrik ez diete bota, uretara ere joan da. Ez dakit glifosatoa erabili ote duten, ohikoa izaten da.

Bartzelonako Udalak duela lau urte debekatu zuen haren erabilera, eta Europako hainbat hiritan ere horretan ari dira, osasunari eragiten dizkion kalteak frogatuta daudelako. Udalari eskertuko nioke datu hau argitzea, denon osasuna dagoelako jokoan.

Orain, osasunaren izenean hainbeste lege (eta zigor) bete behar ditugunean, badirudi gertaera hau ez dela larria. Belar horiek han jolasean ari direnei egiten dieten enbarazua baino askoz kaltegarriagoa da produktu horrek denoi eragiten digun kaltea.

Hurrengoan auzolan deialdia egin eta denon artean garbituko ditugu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide