Pasa den asteburuan gertatu zitzaidanak sortu didan harridura partekatzea nahiko nuke. Ostegun gauean Azpeitiko taberna bateko terrazan nengoen txakurrarekin eta lagun batekin udako gau giro ederraz gozatzen. Gauerdiarekin batera tarbernaria etorri zitzaigun: mesedez terrazatik jaikitzeko eskatu zigun, udaltzainen isunaren beldur baitzen. Nahi izanez gero, taberna barruan jarraitzeko aukera genuela baina terraza hustu beharra zuela esan zigun.
Aho zabalik gelditu ginen! Barrura sartu gintezkeela eta kanpoan ezin genuela egon! Behin eta berriro errepikatzen digute komunikabideetan –osasun arloko arduradunek, politikariek eta abar– barrualdeak edo leku itxiak ahalik eta gehien saihestu behar ditugula!
Ostiralean Zarautzera joan nintzen, eta afal ostean Malekoiko terraza batean jarri ginen. Bertako langileari galdetu nion zer ordutegi zuten, eta terrazan 02:00ak arte egon gintezkeela esan zidan. Larunbat gauean Azpeitiako terraza batean egon ginen. Terraza jendez beterik zela, 01:00etan tabernaria etorri zitzaigun terraza jaso beharra zuela esanez, bertan geunden denongan haserrea eta harridura piztuz.
Bizitzen ari garen egoeraren kudeaketa zaila da, bai, baina ez ditut ulertzen kasu honetan Azpeitiako Udalak terrazen inguruan hartutako erabakiak. Barrura sartzera bultzatzen gaituzte kutsadurak espazio itxietan biderkatu egiten direla gauza jakina denean!