Gutuna: COVID-19 txertoei buruz informazio gutxi

Iñaki Aranberria 2021ko mar. 5a, 11:50

Gaixotasun kroniko progresibo bat dauka Iñaki Aranberria getariarrak. Pandemiaren aurrean arrisku handiko taldekoa dela esan du, eta agintariei galdetu nahi die ea noiz txertatuko dituzten bera eta bere egoeran dauden gainerako pertsonak.

Iñaki Aranberria naiz, Getariakoa. Gaixotasun kroniko progresibo bat daukat eta, beraz, COVID-19 pandemiaren aurrean arrisku handiko pertsona naiz, adineko pertsonak diren bezala.

Arnasteko ere arazo larriak dauzkat, eta egunero hamar orduz egon behar izaten dut makina bati lotuta arnasketan laguntzeko. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dut nire asmoa ez dela komunikatu hau helburu politikoekin erabiltzea; nire asmo bakarra txertaketa kanpainaren kudeaketan nik eta nire egoeran gaudenok ditugun zalantzak argitzea da.

2021eko otsailaren 2an Eusko Jaurlaritzak komunikabideetan adierazi zuen arrisku handiko pertsonek lehentasuna izango zutela txertaketan. Uste dut lehen lerroan lan egiten duten osasun langileak txertatu beharko liratekeela lehenengo, adinekoekin eta arrisku handiko pertsonekin batera. Zentzu horretan, ez dugu ulertzen zergatik lehenengo txertatzen diren ospitaletan ingresatuta edo erresidentzietan dauden arrisku handiko pertsonak, baina etxean bizi garenok ez daukagun aukera hori eta zain egon behar dugun.

Nire galdera hauxe da: arrisku handiko taldekoak garenok noiz jasoko dugu txertoa? Komunikabideetan ez baita horren berri eman.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide