Irurena Groupetik, esker hitzak

Irurena Group 2021ko ots. 28a, 16:14

Azpeitiko Irurena Group enpresak honako gutun hau bidali du, ostiral gauean lantegian izan zen sutearen harira.

Azpeitiko herritar guztioi zuzentzen gatzaizkizue Irurena Groupetik, otsailaren 26an gertatutako sutearen berri emateko.

Gure biltegietako batek su hartu zuen egun horretan, eta ondorioz, bertan gordetako produktuak kaltetu ziren. Zorionez, ez da zauriturik egon.

Eskerrak eman nahi genizkieke sutea itzaltzeko lanetan parte hartu zuten larrialdi zerbitzuei, eta bereziki, suhiltzaile taldeari, beren bizia arriskuan jarriz, kalteak murriztea lortu dutelako. Beste behin agerian utzi dute beren profesionaltasuna. Mila esker, benetan.

Bestalde, bailarako bizilagunek eta enpresek eskainitako laguntasuna eskertu nahi dugu; oso gertutik sentitu dugu zuen elkartasuna. Erankundeei ere eskerrik asko babesa emateagatik, hala nola Azpeitiko Udalari, Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

Istripuaren ondorioz, asko maite dugun ibaia kaltetu da, eta bere osotasunean onartzen dugu gure ardura. Gure lanak urarekin eta naturarekin lotura zuzena izan du beti, eta horiek zaintzen jarraituko dugu.

Azkenik, eskerrik asko gure langileei, Irurenarekiko beren ardura eta konpromisoa azaldu dituztelako beste behin. Dagoeneko lanean ari gara gure jarduera ahalik eta azkarren normaltasunera bueltatzeko eta gure bezeroei arreta onena eskaintzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide