Bihar, urriak 1, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da, eta egun horrek eskaintzen duen aukera baliatuz, Zestoako nagusi guztiei itxaropena eta elkartasuna helarazi nahi dizkiegu 3Z Zahartzaroa Zainduz Zestoan elkartetik.
Garai gogorrak bizitzen ari gara; beldurra, isolamendua, tristura eta jarduera kolektiborik eza. Badirudi egoera luzatu egingo dela, baina baita gogorrena pasatu dela ere. Gure taldeak bere proiektuak makaldu egin behar izan ditu, baina gogotsu jarraitzen dugu, nahiz eta bidean gure taldeko Pello joan zaigun.
Hiru lan ildo garatzen ari gara:
- Nagusien eskubideen defentsa: datorren astelehenean, berriro ere Gurutzean egingo den elkarretaratzean parte hartuko dugu, eta baira eskualdeko mobilizazioetan ere. Pentsioak, osasungintza publikoa eta zaintza eskubideak defendatuko ditugu.
- Denbora pasako jarduerak: Jubilatu Etxea berriro irekitzen dutenean, eskulan tailerrak, korua eta antzerako jarduerak martxan jarri nahi ditugu.
- Herriko zaintza komunitarioa: proiektu bat lantzen hasteko urratsak ematen ari gara, gaiaren inguruan zeresana duten talde guztiei irekia.
Espero dugu herriko jubilatuen erantzuna baikorra izatea. Joango gara berri ematen.