Bost puntutan azaldu dute horiek iritzia:
1) Azkoitian ez dago gremioen elkarterik. Gutunak sinadura horrekin argitaratu ditugu, baina hori akats bat izan da.
2) “Birziklapen planta” baten aldeko sinadura bilketa egin zen hainbat langile autonomoren artean. Batzuk informazio bila joan ginen udaletxera, sortu zen zalapartaren inguruan genituen ezjakintasunei argi pixka bat emateko, eta aldi berean, inongo interes ezkuturik gabe gure iritziak azaltzeko; izan ere, benetan sentitzen dugun arazo bat da.
3) Udaletxean bi bilera egin dira: bata, alkatea eta hirigintza zinegotziarekin; eta bestea, ordezkari politiko guztiekin. Horietan gure iritziak eman ahal izan genituen, eta zenbait zalantza argitu ere bai. Argitaratu den bezala, bihar, osteguna, gaiaren inguruko bilera orokorra izango da, gaian interesa duten ordezkarietako batzuekin. Gremioetako inor bilera horretara joango balitz, ez luke elkarterik ordezkatuko, ez dagoelako.
4) Hizpide ditugun balorizazio planten (RCD planten) beharra egon badagoela uste dugu, baina horiek non egin eta nolakoak izango diren erabakitzea ez da gure lana.
5) Gremioen izenean gauzak herriari azaltzeko erabili den moduarekin eta zenbait baieztapenekin ez dago adostasunik gure artean.
Irtenbide eta informazio eske hasi ginen asmo onenarekin, baina puntu honetara iritsira, arazoaren konponbidea politika mailakoa dela garbi ikusten dugu. Beraz, gaiari bere pareko soluzioa eman diezaiotela eskatzen dugu.
Hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko gunea eraiki nahi dute lekua, Azkaraten