Ez gaitezen despistatu; hau ez da pandemia erreal bat. Hau krisi ekonomiko eta demografiko bat da, eta, bide batez, kontrol soziala indartu nahi dute. COVID-19a baino lehenago, bi saiakera egon ziren (A gripea eta Asiako gripea), baina erantzuna ez zen hain borobila izan. Oraingoan, bai; oraingoan, espero bezala erantzun dugu: zintzo, neurri guztiak onartuz.
Estatu militarizatua indarrean jarriz, etxepeko atxiloketa posible izan da. Datu ofizialen arabera, azken asteetan Espainiako estatu mailan 200.000 pertsonek pairatu dituzte birusaren sintomak, eta zenbatu da hildakoak 23.000 pertsona izan direla. Alde batetik, azpimarratu behar da PCR testa ez-espezifikoa dela, eta anplifikazio zikloak gehituz gero denok, eta baita animalia ugarik ere, positibo emango genukeela. Bestetik, bihotzeko arazo larriekin ospitaleratu direnei COVID-19a detektatu badiete hil aurretik, COVIDaren listan gehitu dute. Harritzekoa da aurten gripe normalak eta arnasbideetako gaitzak ez direla asko aipatu, eta, urtero, 50.000 pertsona hiltzen dira, batez beste. Denean irregulartasun handia dago. Heriotzen gehiengoa aurrez patologia ezberdinak zituzten eta medikalizazio handia zuten jende helduarena izan da. Etxean bakarrik, estresatuta, beldurtuta, maite duten jendearen kontakturik gabe eta telebistaren izaera nozeboaren eraginpean egon dira.
Gaur egungo egoera sozial-politiko-sanitarioa ulertzeko, historian zehar ibilaldi bat egitea proposatzen dizuet. XIX. mende amaieran, biologo eta medikuek bizi baldintza, inguru eta homeostasiari eman zioten garrantzia, eta mikrobioak gaixotasunaren ondorio zirela esaten zuten eta ez kausa, eta sendatze prozesuan lagungarriak zirela. Louise Pasteur kimikariak medikuntzaren industrializazioan lagunduko zuen, germenak gaixotasunen eragile zirela esanez. Industrialek negozio berri eta oparo bat ikusi zuten txertoetan. Medikamentuak gaixoei saltzen zitzaizkien; txertoak, berriz, jende guztiari. 1910ean, Roquefeller eta Carnegi fundazioak finantzatuta, Flexner txostena sortu zen. Mediku naturistak heretikotzat jo, eta beren ariketa profesionala eragotzi zitzaien; hala, medikuntza goi finantzen zerbitzura zegoen tresna bihurtu zen. 1942. urtean, Bigarren Mundu Gerrak medikuntza farmakologikoaren indartze handi bat ekarri zuen. 1977an, Alma-Ata deklarazioak Flexner txostena mundu guztian zehar zabaltzeko bidea eskaini zion Osasunaren Mundu Erakundeari (OME). Osasunaren kontrola nazioetatik mundu mailako erakundera pasatu zen, eta gaixotasun medikuntzari eta medikalizazioari ateak zabaldu zitzaizkion parez pare. Medikamentu eta txerto asko horri esker zabaldu ahal izan ziren. Industria osasunaren gainetik jarri zen.
1980an, Bayh-Dole akta kaleratu zen, eta, horri esker, gobernuko langileek beren aurkikuntzen patenteak egiteko aukera zuten, hau da, diru laguntzak ematen zituztenek aurkikuntzak propietate intelektual gisa erreklamatu zitzaketen. Hori izan da zientziaren azken urraketa garrantzitsua. 2019ko urriaren 18an, Event 201 izeneko pandemia global baten simulazioa egin zen New Yorken. Han, negozio eta osasun publikoko jendeak pandemia egoera bat eta soluzio posibleak aztertu zituzten. Antolatzaileak Osasunaren Segurtasunerako John Hopkins Zentroa, Munduko Ekonomia Foroa, eta Bill eta Melinda Gates Fundazioak izan ziren. Bestalde, OME Bill eta Melinda Gates eta BigPharmaren esku dago guztiz pribatizaturik. Berek dute COVID-19aren patentea, eta baita txertoarena ere. Berek arazoa sortu, eta baita soluzioa ere. Susmagarria, ezta? Egun batean izaera independentea zuen erakunde batek, gaur egun, eskuak hainbat korporaziori lotuak ditu, eta bere zilegitasuna galdu du.
Orain arte aipatutako pertsona edo erakundeak eugenismoaren jarraitzaileak dira. Eugenismoa darwinismo sozialean oinarritzen da, eta giza ezaugarri hereditaroak hobetzea defendatzen duen filosofia soziala da. Arraza hobetzeko demografia kontrolatzea nahitaezkoa dela uste dute.
Beraz, biologiaren, medikuntzaren eta zientziaren oinarriak zalantzan jarri behar ditugu, aurrera egin nahi badugu. Oso gomendagarria da Maximo Sandin biologoaren Cuestionando los pilares de la biologia bideoa. Mikrobiologiako ikerketa berriek mikroorganismoen interpretazio berri bat ematen digute, eta infekzioaren teoria baztertzen dute: mikrobioak gaixotasunaren ondorioak dira, eta ez kausa. Beren izaera nekrofagoari esker, intoxikatutako organismoen ehunetako materialaz elikatzen dira, eta ugaritu egiten dira, deskonposizio lanetan kolaboratzeko. Egoera hobetzen denean, mikrobioa bere tasa normalera itzultzen da. Mikrobioek gure barruko ekosistema osatzen dute. Ez dira gure gaixotasunen kausa, eta horrek gure osasunean ardura hartzera garamatza. Baina hori ez da farmaindustriaren helburua. Haiek bizi osorako bezeroak sortu nahi dituzte: gaixo kronikoak. Espainiako heriotza kausen laugarren arrazoia iatrogenia edo mala praxia da. Horrek hausnarketa sakon batera eraman beharko gintuzke. Babesik onena naturaren legeak errespetatuz gure eremu biologikoaren oreka mantentzea da.
COVID-19a mundu osoan zehar zabaldu bada ere, arazo batzuk izan ditu zenbait muga gainditzeko; adibidez, Espainia eta Portugalen artekoa, AEB eta Mexikoren artekoa, edota Txina eta inguruko herrialdeetakoa. Zentzuzkoa da pentsatzea beste faktoreren bat dagoela, eta badirudi 5G teknologia dela erantzuna. Jada argitu dute Wuhan hiriburuko laborategi batetik zabaldu zela lehengoz manipulatutako birus hori. Wuhan izan zen mundu mailan lehengoz 5G teknologia aktibatu zuena ere. Kasualitatea? Sintomatologia ezberdina da: birusarena gripe moduan eta 5Garen mikrouhinena oxigeno atxikitzeko ezintasun eta hipoxia moduan. Baina biak arnasbideetako, eta, konkretuki, albeoloetako ezintasunak dira, eta horrek etiologia edo kausa lausotu dezake. Ez da kasualitatea 5Garen teknologia kalterik gabekoa dela probatzeko testak egin ez direnean eta mundu osoko 36 herrialdetako ikertzaile eta medikuek osasunean dituen efektu larriez ohartarazten ari direnean horrelako kaos momentu bat aprobetxatzea azkar-azkar instalazio guztiak martxan jartzeko. Heriotza tasa handi eta harrigarrienak, dudarik gabe, 5G teknologia abiada osoan dabilen hiriburuetan izan dira. Espainiako edo munduko mapa begiratzea besterik ez dago.
Gainontzekoa hartutako babes neurriek egin dute: itxialdiko bakardadea, beldurra, aire eta eguzki falta, kontaktu falta, ahokoen bitartez gure karbono dioxidoa irenstea etengabe, esterilizazioaren bitartez germenen kontaktua gutxitzea... Horrek guztiak hankaz gora jartzen du gure sistema immunitarioa. Birikak eta arnasbideak endodermoa izena duen geruza enbriologikoarekin erlazionatuta daude, eta, beraz, bizirauteko sistemaren parte dira. Heriotzaren beldurrak gure bizirauteko programa biologikoan eragiten du, eta estutasun horrek biriketako gaitzak agerrarazten ditu.
Datuak denon eskura daude, eta biziki animatzen zaituztet denon interesekoa den gai hau ikertzera. Iluntasun honi argia jartzen diogunean, modu aktiboan, aro berri bat hasteko prest izango gara. Gaur, inoiz baino gehiago gure osasun hezkuntza, gure autogestio eta burujabetza behar ditugu. Globalizazioa iritsi da, inoiz uste izan dugun baino bortitzago. Ekonomia bakarra, botere bakarra, medikuntza bakarra eta, orain, pentsamendu bakarrera garamatza. Gaur egun bizitzen ari garen egoeraren larritasunak gure parte hartze aktiboa bultzatuko duela pentsatu nahiko nuke. Gizatasun guztiarentzat, eboluzio garaia da. Ahalduntzeko garaia, kontzientzia pizteko unea. Elkarrekin, bidea goxoagoa izango da. Goazen ba!