3Z elkartearen izenean, esker ona

3Z elkartea 2020ko mar. 27a, 14:33

3Z elkartearen izenean, esker ona adierazi nahi dizuegu egun gogor eta sakon hauetan zaharren eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzaz arduratzen ari zareten langile guztiei.

Etxez etxeko langileek, interna zaudetenek eta familiartekoek jaso ezazue gure partetik animorik eta elkartasunik handiena.

Era berean, eta, bereziki, San Juan Fundazioko eta Gisasola egoitzako langile zaretenoi: zuekin gaude! Presio ikaragarria daukazue, protokolo zurrunekin ari zarete lanean, bertako zaharrak bisitarik gabe edukitzeak dakarrena... Ez dugu zalantzarik, bikain ari zarete lanean!

Ziur gaude gaindituko duzuela egoera hau!

3Z Zahartzaroa Zainduz Zestoan elkartea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide