Iñakiren seme-alaboi asko kostatzen ari zaigu orain sentitzen dugunari hitzak jartzea, baina jaso dugun guztiagatik eskerrak eman gabe ez dugu gelditu nahi.
Guretzat gogorra izango da hemendik aurrera aitterekin parez pare hitz egiteko aukerarik ez izatea. Hala ere, zuetako bakoitzarengan haren irribarreak, alaitasunak, adinik gabeko espirituak utzi duen aztarnak beti jarraituko du gure artean.
Eskerrik asko herenegungo kantu eta doinu goxo horiek eskaini zenizkioten guztioi. Eskerrik asko hitz, besarkada eta matxo guztiengatik. Eskerrik asko etortzerik izan ez zenuten guztioi ere.
Honelako momentuetan argiago ikusten da denok bat garela, bizitza honetan benetan balio dutenak irribarreak, besarkadak eta elkartasuna direla. Horretan "fenomenoa" zen gure aitte.
Eskerrik asko, bene-benetan.