Urola ibaia babestu nahian, Azkoitiko Udalarekin elkarlanean ari gara azken urte honetan. Ibaian ikusten zen hondakin kopuruarekin kezkatuta behera jaisten hasi ginen, eta argi eta garbi ikusi genuen Azkoitiko zein lekutan zeuden pilatuta hondakinak. Gehienak haizeak arrastaka eramandakoak ziren, eta udalarekin elkarlan bat egin ondoren, burdin sareak jarri zituzten baranden azpian, hondakin horiek ibaira eror ez zitezen.
Lehen fasean, otsailean, San Martin kaleko errekaren bi aldeetan, Zurt tabernako terrazan, Ibaiondo kalearen atzeko aldean, Trino de Uria kalean, Ugarte kalean eta Iturri jatetxearen pareko zubian jarri zuten sareta. 173 metro, guztira. Zortzi hilabete hauetan oso nabarmen ikus dezakegu burdin sare horien eraginkortasuna.
Hurrengo pausoa burdin sareen azalera handitzea izango litzateke. Oraindik babestu beharreko tokiak daude: Ibai Ondo kalea, Agirre Lehendakaria ibilbidea eta Trino de Uria kalea; baita Aizpurutxo eta Txalon Erreka auzoak ere.
Helburu horrekin udaleko ordezkari poilitiko guztiekin biltzeko asmotan gara. Egoera aztertu eta lan ildo berriak jorratu beharrean gaude.
Guztion artean gure Urola ibaiaren etorkizuna berma dezagun!
Gorka Alberdi (Eguzki taldeko kidea) eta Iñaki Eizagirre.